Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, nuragarri ibiltzea eta, era berea, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat ... Leer más
DONOSTIA, 'Opera Prima' SARIA 2007 1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita ... Leer más
Verano de 1813. San Sebastián está bajo el mando de las tropas de Napoleón, aunque la Guerra de Independencia está finalizando y las tropas anglo-portuguesas se encuentran cada vez más cerca. François, un soldado francés, hará una inesperada visita a Beatriz, mujer viuda que vive en un caserío de Ulía, que cambiará su vida. El soldado viene a hacerle una petición que no admite respuesta negativa, que le cure un problema de la vista. Él sabe que Beatriz ejerció de curandera en su juventud, y sabe también que tuvo problemas con la Inquisición. Así pues, la viuda no tiene otra salida que aceptar el desafío, si no quiere que los problemas del pasado afloren de nuevo y poner así en peligro a su familia. Y si todo ello fuera poco, la batalla que amenaza a San Sebastián, el sitio y los incendios, no harán más que empeorar la situación.
Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua. Kantak zionez, Hankapalo, pirata gaiztoa, okela gordina jaun eta itsasoko hura edaten zuena, lalarala...
Asier Bilboko Alde Zaharrean bizi den hamaika urteko mutikoa da Asier Buruhandiaga (egia esan, kexu samar dabil jakin nahian zein halabeharrez egokitu zitzaion abizen hori). Roke Naxkak, Arantxita Txulitak, Lina Gezurginak eta Mikeltxo Plastak osatutako “banda beldurgarri” baten buru da bera. Elkarren laguntzarekin, “izurritsuen bandak” Asierrek arreba, Rosita, salbatu nahi du, eskola-lagun batzuen jazarpenetik.
Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika… Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da. Batzuetan azukre xehez goxatua dator, ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria… oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.
–Maialen –galdetu nion gero–, zer da maitasuna zuretzat? –Galdera polita. Maitasuna zer den... –berriro isildu zen–. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. –Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. –Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.
Senar-emazteen arteko harreman zalapartatsuak dira eleberriaren muina. Zenbaterako mespretxatzen duen emazteak bere senarra! Izugarria da Florak arbuiorako duen gaitasuna, irain zahar baten mendeku errukigabea da harena: 'gizon' ez izatea omen da senarraren errua. Salaketa horren atzean, baina, emakume konbentzional bat dago: familia, etxea eta kanposantuak dira Floraren munduaren neurriak. Sinplekeria baldar horren aurka gutxi egin zezakeen enziklopedia saltzaileak: abenturaren bat edo beste Bioletarekin eta, batez ere, komizitate igurtzi batez mozorrotu bere egoera mingarria. Patetikoa da senarraren egoera, eta algararaino komikoa hura indartzeko eleberriak darabilen tonua.
(Zabalpen Saria 1997) Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea. Helena Sotelo
"Igor Petralanda Orozkon jaiotako biologo gazte bat da. Gorbeiako natura eta faunarekiko duen maitasunak ingurumen-eskola bat sortzera bultzatzen du inguruneko edertasunak ezagutzeko. Batxilergoko ikasle batzuk Igorrekin harremanetan jartzen dira Gorbeiako narrastiei buruzko lan bat egiteko."
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.
Un hilarante y malévolo retrato conyugal a través del masajeo y apuntalamiento de un culo (Fernando Aramburu). Un catálogo de Ikea que se remonta a la Edad Media y que llega a los confines del futuro (Agustín Fernández Mallo). Una arrebatadora monja de lujuria desbordante y adictiva (Andrés Neuman). Por hacer realidad la ilusión de un hijo, uno se deja engañar lo que haga falta y más (Kirmen Uribe). Fifi y Fefo, una pareja ridícula, untuosa, cursi y sobre todo cómica (Fernando Marías). Una delirante venganza poética a base de comerse las palabras de un modo textual (Juan Bonilla). El secuestro de un perrito pilonero o trullo y zoofilia en feliz maridaje (Montero Glez). Los elefantes, los monos y la ineptitud determinan las elecciones de un país (Ángeles Caso). Cuando la falta de pudor se sirve de un peculiar medio para mostrarse (Lola Beccaria). El diálogo tipo Epi y Blas de dos etarras autistas (Iban Zaldua).
"Desafío en el Cantábrico" es una novela inspirada en una vida real; en la pasión de un joven, hijo de pescadores de Zierbena, cuya profunda admiración y amor por el mar y por la pesca submarina, le llevó a cometer el mayor desafío que puede tener este deporte, tan arraigado entre los jóvenes que vivían en las localidades marineras del País Vasco en los años años ochenta, cuando todavía los recursos marinos parecían casi inagotables. A través de su protagonista, Pedro Mari, conoceremos los secretos de la pesca submarina y su cara más amable, las capturas de los grandes congrios que poblaban, y siguen poblando, las cuevas submarinas de la costa vasca. Pero también conoceremos la cruz de esta actividad submarina que, por mil circunstancias, puede llegar a tener consecuencias fatales. Sin embargo, por encima de todo, esta humilde publicación pretende rendir un profundo, sincero, y eterno homenaje, a todas aquellas personas que de una forma u otra han dejado su vida en la mar.
La búsqueda del amor es una batalla más de la lucha por la vida. Tal vez la más encarnizada. Tal vez la decisiva. La protagonista de esta narración, una mujer acostumbrada a empuñar las riendas de su vida ya desde los albores de su recién estrenada juventud, ha sido herida en esa batalla. Profundamente herida. Pero, lejos de amilanarse, realiza un radical esfuerzo de lucidez para sobreponerse a la tiranía de la obsesión, a la tentadora autocompasión, a la amenazadora melancolía. Se enfrenta, en definitiva, a un reto que probablemente la marcará de por vida: aprender a convivir con la tristeza sin quedar anulada por ella, sin renunciar a la vida. Como una moderna Sherezade, hablando al causante de sus sufrimiento se habla en realidad a sí misma; explicándose su dolor, logra conjurarlo. Vive el sexo, una de las materias esenciales de su peripecia vital y de esta narración, de manera radicalmente libre, hasta el punto de rondar, en ocasiones, la frontera del tabú. Pero, sobre todo, lo disfruta con una naturalidad digna de su temperamento de mujer emancipada y creativa. Berlín, Londres y Bilbao ponen el telón de fondo a una historia en la que muchos jóvenes lectores y –especialmente– lectoras, verán reflejados de manera fresca y directa algunos de sus más recónditos gozos y temores.
Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.